ERROTALDEA jaio zen

Uztailaren 2an, 18:30ean, ERROTALDEA Energia Komunitatea eratu zen Kooperatiba Sozietate moduan. Hamazazpi bizilagunek, eta herriko hiru entitateek -Udala, Elkartea eta Erretiratuen Kluba- Energia Komunitatea gobernatuko duten Estatutuak onartu eta lehen Gobernu Kontseilua aukeratu zuten.

Kooperatiben Erregistroarekin, Notarioarekin, Ogasunarekin hainbat izapideren zain gaude... Bitartean, Komunitateak aurrera jarraitzen du eta energia zabaltzeko ekitaldi interesgarri batzuk antolatu ditu uda honetan inor asper ez dadin eta irailean denak eskolara itzultzeko kargatutako bateriak.


Ezagutu ERROTALDEA-tik gehiago

Harpidetu zure posta elektronikora bidalitako azken argitalpenak jasotzeko.

Hurrengo artikulua